Zer ikusi?

Herriak berak, euskal portuen berezitasunak dauzka soziologiaz (immigrazioagatik) nahiz kulturaz. Tokirik xarmangarriena Alde Zaharra da, oso toki berezia da; errez nabaritzen da bertako kaleetan Erdi Arokoak direla, kaleak ezin estuagoak eta aldapak nonahi, ezaguna du arrantzaleen herria dena. Hiru kale nagusi ditu Alde Zaharrak: Goiko kale, Ipar kale eta Kale Handi, Erdi Arokoak direla argi ikusten da, kale estuak eta aldapatsuak baitira. Portu Zaharra ere ikustekoa da, antzina itsas ontziak lotzen zituzten lekua. Eta da alde batera utzi Egidazu Kaia portua, arrainak jasaten duen prozesu guztia ikusi dezake bertan bisitariak.

Ondarroak ibilbide interesgarriak eskaintzen ditu. Bertan garai desberdinetako zubi bitxiak, kale eta kantoi estu eta aldapatsuak, bata besteari lekua kentzen dauden eraikin gainjarriak, eliza, ibaia, portuak, itsasoa, hondartzak, mendi eta basoak, baserriak, baselizak edo dorretxeak ikus daitezke, besteak beste.

  • Aita Eternoaren edo Pietatearen Aitaren kapera Artibai ibaiaren eskumako aldean dago. Itxura denez, kapera hori XIV. mendean sortu eta hiribildura sartzeko ateetako bat izan zen; humilladeroa ere izan zen, eta Gipuzkoarako ibilbidean zihoazen ibiltariak babesa eskatzen zioten bertan dagoen Pietatearen Aitari.
  • Zubi Zaharra edo Zubi erromatarra, 1953ko urriaren 15ean uholde batek suntsitu ondoren berriztatutakoa da. Beraren alboan Kofradia Zaharra dago. Pedro Guimón herriko arkitektoak 1919an berriztatutako eraikina da. Erdi Aroko osagaiek bat egiten dute barroko tankerakoekin. Gaur, beheko aldean, turismo bulegoa dago eta lehenengo nahiz bigarren solairuetan edozenbat hitzaldi, erakusketa edo kontzertu antolatzen da. Kofradia Zaharraren ondoan merkatu-plaza dago, eta oraindik ere, goizetan inguruetako baserritar asko hurrerantzen da eguneko produktuak saltzera.

Zaila da oso herriaren leku politenak deskribatzea. Herri txikia da baina erabat aberatsa edertasunean. Beraz, gomendagarriena, herria goitik behera ikustea da. Hala ere, Aita Eternoaren kapera eraikinik garrantzitsuenetarikoa dugu, era berean, Ondarruko “adierazletzat” hartu dezakegu Zubi Zaharra.

Ondarroa

Askotan herri berri bat ezagutu gure dugunean honi erreparatzen diogu: zer nahi dut kostaldera edo mendira joan? Ondarroa aukera aproposa dugu holako egoeretan. Izan ere, kontraste bizietako tokia da Ondarroa. Bertan itsasoak eta mendiak aurrez aurre begiratzen diote elkarri.

Mendi artean kokatuta, itsasora zabaltzen da Artibai ibaiaren (Oiz mendibularreko iturburutik datorrena) bitartez. Herriaren izenak berak adierazten du itsasoarenganako lotura, izan ere Ondarroaren esanahia ondar ahoa da.

Itsasoa zein mendiak herriaren ekonomiarako garrantzi handikoak dira, baina baita aisiarako ere. Herriari dagokionez, hau da, “herriaren erdiko gunea” ez ezik, beste bi auzo Ondarroako parte direla esan dezakegu ere. Gorozika eta Errenteria. Lea-Artibaiko eskualdean dago, hegoaldean Berriatua eta mendebaldean Amoroto eta Mendexako herriak izanik, ezagutu beharrekoak ere, noski.

Bestetik, hemen tradizioak eta modernitatea elkarrekin bizi dira toki berean, eta ondare historikoa aurreneko azpiegiturekin uztartzen da. Ondarroak gordetzen ditu bisitarien zain dauden altxor preziatuak.

Horrez gain, Euskal Herriko parajeak ezagutzeko abentura honetan “puntu eta aparte” bat izango dugu Ondarroa, Bizkaiko kostaldeko azken herria baita, beraz, gure hurrengoko bidaian Gipuzkoa ezagutzeko gonbitea egingo dizuegu!

Laga eta Ogoño

Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian.

574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago.Inguruko ikuspegi zoragarriak eskaintzen duen behatokia da. Antzina baleak harrapatzeko talai gisa erabiltzen zen.

Kareharrizko Ogoño izeneko mutur ikaragarriaz babesturik, Elantxobeko (Bizkaia) arrantza portua berezi ageri da bisitarien aurrean. 1524. urtean zegoen arrantzale kopuru txiki bat izan zen Elantxoberen jatorria, eta, denboraren poderioz, inguruko herrietako lagunekin handituz joan zen kopurua. Elantxoko nekazaritza gunearen beheko aldean Elantxobe sortu zenetik (Elantxobe: Elantxo behea), arrantzale herria itsasoak emandako baliabideetatik bizi izan da. Mendeetan, balea-arrantzaleen komunitate bat bizi izan zen. Talaiariak abisua eman ostean, gizon gutxi batzuk txalupetan irteten ziren balearen atzetik. Ondora heldutakoan, arpoia sartu eta txalupari gogor eusten zioten, baleak ziztu bizian alde egin ohi baitzuen. Arrantzaleek ia zati guztiak aprobetxatzen zituzten: haragia, jateko; bizarrak, kortseen armazoiak egiteko; eta hezurrak, bitxiak eta hesiak egiteko. Koipea elkartean banatzen zuten.

1294768741025758

Omako Basoa

plano_cast2

 

Izen askok egiten diote erreferentzia baso honi, Omako basoa ezagunena da baina Baso sorgindua edota baso margotua lez ere ezaguna da. Agustin Ibarrolari zor diogu egunero kuxkuxeroak erakartzen duen arte lan hau. 8 urte behar izan zituen Ibarrolak basoko zuhaitzei zentzu, kolore eta itxura berri bat emateko, izan ere, 1983an hasi  eta 1991an bukatu zuen arte lana artistak. 60. hamarkadako land art korrontearen sortzailea izan zen Agustin Ibarrolak Euskal Herrian. Korronte honen helburua, lan artistikoa naturara hurbiltzea izan zen, paisaia artisten materiala bilakatuz.

Hala izanik, artea mugarik ez duela esan dezakegu. Baso sinple bat ikusi beharrean, orain arte lan ikusi dezakegu Urdaibaiko Biosfera maitearen barruan. Ez dago baso hau deskribatzerik. Hormarik gabeko museo hau bisitatzea derrigorrezkoa dela esan dezakegu Urdaibai ondo ezagutzeko.

San Pedro de Atxarre

Hemendik Mundakako Itsasadarraren bista ederrez goza daiteke, eta Sukarrietako San Antonio, Mundakako Santa Katalina, eta Ereñoko San Miguel ermitak ere ikus daitezke.

Aintzina San Pedro de Aguirre bezala ezagutzen zen, eta badirudi jatorrizko ermita XV. mendean eraiki zela. Bere kokapena dela-eta -hirigunetik urrun eta eguraldi txarretik babesik gabekoa- hainbat alditan berreraiki behar izan dute.

Kondaira baten arabera Ibarrangelun harri handia zegoen, gizakiaren oinaren itxura zuen zuloarekin. Jendeak zioen San Pedroena zela, eta santu honek Atxarre menditik jaistean Armenduan pausu bat eta beste bat Ibarrangelun eman zuela, bietan bere oinaren arrastoa utziz.

Aintzina prozesioan etortzen zen ermita honetara. Mezan gatza bedeinkatzen zen. Gatz hori Dantzalekua izeneko tokian banatzen zen, pixka bat beherago dagoena. Aintzinako kondairen arabera, bide ezberdinen bidegurutzea da, eta 3 harri handi daude etzanda. Bertan inguruko akelarreak egiten ziren. San Pedroko ermitan bedeinkatutako gatza, zelai eta ontzietatik barreiatzeko erabiltzen zen, uzta eta arrantza ona eskatzeko.

http://www.mendikat.net/monte.php?numero=307

9705733 IMGP0427

89_big

Izaro uhartea

Bermeo eta Mundaka artean kokatzen den arren, uharte Urdaibai kostaldeko leku guztietatik ikusi daiteke ia ia.

kaioentzat paregabeko hotela dugu 50 metroko altuera baino ez duen islatxoak. Hala ere, bere inguruan eraikitako kondairak askoz handiagoak dira.

Lehenik eta behin, aipatu beharra dago uhartea Bermeo eta Mundakaren artean dagoenez, herri biak ari direla haien arteko borrokan islatxoaren jabetzagatik.  Hala, estropadak erabili zituzten  uhartearen jabetasuna adierazteko. Hortik aurrera, Bermeoren barne dugu Izaro.

Agian ez dugu istorio hau ezagun, baina “madalenak” hitza entzunagoa dugu. Lasterketa honen ondorioz, urtero ospatu da uztailaren 22an jai hau Mundaka, Elantxobe eta Bermeon, noski.

Baina baliteke istorio hau ez izatea guztiz egiazkoa. Kondairak kondaira diren heinean, ez dago frogatzerik.  Argi dagoen gauza bakarra zera da: tradizio polit eta jendetsu bat sortu dela. Hona hemen nolakoak diren madalena jai ezagun honek:

http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/2431840/bideoa-madalenak-jendez-bete-ditu-bermeo-elantxobe-eta-mundaka/

8310814967_1e3b05069e_z

ogono_19

ogono_27

Urdaibai barneko txokoak

Gernika

Gernika, Euskadiko historiaren atal oso garrantzitsua markatzen du. Gernika Urdaibai biosfera erreserban dago bete-betean, eta jarduera eta xarma ugari eskaintzen ditu; tartean, Gernikako Arbola eta Juntetxea, familiako kide guztiek egonaldiaz goza dezaten. Nahiz eta kostalderik ez eduki, derrigorrez bisitatu beharreko herria da. Bertako turismo bulegoak txango politak antolatzen ditu zonaldea ondo ezagutzeko, hau da, Urdaibaiko biosfera.

Gernikan, fama handia du Marko Pollo tabernak. Egia esan, ohiko garagardotegia dugu, baino prezio nahiko egokia du eta leku aproposa da familiarekin joateko Busturialdeaezagutu eta gero.

Ibarrangelu

Nekazaritzari estuki lotua, ondare-historiko garrantzitsua du Ibarrangeluk, eta ezin hobeto uztartzen ditu parerik ez duen ingurune naturala eta eraikin zein gune historikoak.

http://www.ibarrangelu.net/eu-ES/Turismoa/Kultur-ondarea/Orrialdeak/default.aspx

Elantxobe

Ogoño lurmuturrak eta hainbat itsaslabarrek babesten dute herri hau. 1783an, hainbat kai eraiki zituzten itsasoaren oldarraldiei aurre egiteko. Gaur egun, indartu egin dituzte eta herriaren irudia are ederrago bihurtu dute. Herriko kaleetan, Bariko San Nikolas eliza ikusiko dugu, arrantzaleen zaindariari eskainitako eraikina. Kale Nagusia, bestalde, hareharrizko harresi zaharrez josia dago, eta landare asko daude bertan. Halaber, mailakaturiko eraikin deigarriz beteta daude herriko kaleak. Itsasora begira daude eraikinok, arrantzaleak noiz herriratuko zain.

Bermeo

Marinel tradizio errotua duen herria da, eta bertako portuak ditu Kantauri itsasoko baxurako arrantzako itsasontzi gehien. Bermeoren eta itsasoaren arteko erlazioa hobeto ulertzeko, Ertzilla dorretxean dagoen Arrantzaleen Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu.

Mundaka

Urtero milaka surflari erakartzen dituen ezkerreko olatuak egin du ezagun Bizkaiko kostako herri hau. Xarma handiko arrantzaleen herria da eta Mundakako itsasadarraren ezkerreko aldean dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean. Herriko bazter guztietan antzematen da kresal usaina. Portua da Mundakako txokorik ederrenetakoa, interes handiko hainbat eraikin baitaude bere inguruan: udal liburutegia (Done Jakue Bideko ospitalea zena), udaletxe bikaina, Santa Maria parrokia eta Larrinaga jauregia, besteak beste. Erdigunetik pixka bat aldenduta, merezi du Santa Katalina baseliza bisitatzea. Itsasoaren ondoan dago, muino batean, eta Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi ederra (Ogoño lurmuturra, Izaro uhartea…) eskaintzen du.

Inauteriak dira Mundakako jai nagusiak; Euskadiko zaharrenetakoak dira eta bisitari asko erakartzen dituzte. Inauteri-igandean, herritarrek Atorren (gizonezkoak) eta Lamien (emakumeak) mozorroak janzten dituzte eta kalejiran ibiltzen dira kalean gora eta behera musika lagun dutela.

Urdaibaiko Biosfera

Berezia eta paregabea, halakoxea da Urdaibaiko itsasadarra. Aberastasun naturala,paisaia, ondare historikoa, tradizioak… Ezaugarri horiek guztiek nazioarteko ospeaekarri diote Urdaibairi, eta UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu du.

1990ean, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako Patronatua, autonomi gobernuarenadskribatutako kudeaketa-organoa eratu zen, estatu-, autonomi, foru eta tokiadministraziodesberdinetako, hainbat talde eta elkartetako, Urdaibaiko zuzendariartatzailea,eta UNESCOren “Gizakia eta Biosfera” programako ordezkariek osatuta. Aurrerago, Eusko Jaurlarirzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak UrdaibaiBiosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria (EKEG) idatzi zuen araudia egituratu eta iharduketa-jarraibide orokorrak finkatzeko. Araudi hau 1993ko abuztuan onartu zen eta ordutik aldaketaren bat izan du.

Biosferaren Erreserba izendatu zenetik 20 urte baino gehiago pasatu direnean oraindik sistema naturalak eta aniztasun biologikoa kontserbatzeko eta baliabideen erabilpen arrazionala zaintzeko ahaleginetan ari gara.

Esperientzia honek aukera emango dizu paraje zoragarri hau ezagutzeko, haren muinetik bertatik: barne uretatik, hain zuzen. Eta itsasontzi ezin erosoago batean: Urandere ontzian. Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko modu esklusiboa, itsasontzi paseo soil bat baino askoz gehiago. Izan ere, esperientzia honetan, elezaharren eta jakintzen munduan murgilduko zara, gidari/ipuin kontalari baten eskutik. Horrekin batera, ainguratzean, bertako produktuek osatutako aperitiboa dastatu ahal izango duzu, eta euskal musikako zuzeneko interpretazio laburrez gozatuko duzu. Bestelako esperientzia bat, hitzez ezin azalduzkoa; esperientzia ezin ederragoa.

Ibilaldirako aukera ezin hobea!

Gernika-Lumoko turismo bulegora joz gero, itsasontzi-bidai programatu batean parte hartzeko aukera paregabea izango duzu. Bi orduko bidai honetan, ipuin kontalari batek ingurunearen ezaugarri nagusien gaineko azalpenak emango ditu (ezaugarri natural, kultural, historiko eta abarri buruzkoak) euskal musikaren giro soinuarekin.

Weba: http://www.gernika-lumo.net

Turismoa Urduñan

Urduñako multzo historiko-monumentalera hurbildu nagi direnentzat bisita gidatuak daude.

Larunbatetan: Turismo bulegotik irteera. Aldez aurretik lekua gorde beharra dago, mugatuta baitago. Ez dira taldeak onartzen. Bisitaldiak neurrira: Aldez aurretik lekua gorde beharra dago. Gordetzeko: www.atezabalturismo.com

Baina historia ez ezik, paisai ederrak ezagutu gure dutenentzako lekua ere badagu Urduñan.

Urduñak duen aberastasun nagusia bailarako natur baliabideak dira. Euria edo elurra egiten duenean, Nerbioi ibaiko begiratokitik Iberiar Penintsulako ur-jauzi ederrenak ikus daitezke. Txarlazo edo Tologorri gailur mitikoek pagadi izugarriak zeharkatzera gonbidatzen dute; eta urte osoan zehar, kareharrietan bizi diren hegazti rupikolak ikus daitezke.

Urduña hainbat gune naturaletik hurbil dagoenez, turistaren esperientzia osatzen du. Santiago mendia (Nerbioi ibaiaren behatokia) 20 minutura dago autoz. Euskadi berdeenean dauden beste bi gune interesgarri ere, Gorbeia eta Valderejo natur parkeak ere, 30 eta 40 kilometrora, hurrenez hurren.

Gailurrak

Txarlazo (927 m)

Urduñako gailurrik ezagunena da. Bertan, malkarrera begira, Hiriaren patroia den Antiguako Amaren irudia dago. 1904ean jarritako monumentuak masustondo baten enborraren gainean Ama Birjinaren irudia irudikatzen du. Hamabost metroko altuera du multzoak.

Txarlazoko gailurrerainoko ibilbideak beste interes historiko bat ere badu, honen trazatua lautada Bizkaiko Jaurerriarekin elkartzen zuen gurdientzako bidearekin bat datorrelako. Antiguako Ama Birjinaren Santutegitik abiatzen da igoera.

http://www.itelazpi.net/eu/gure-konpromisoak/ingurumenarekiko/mendira/ibilbideak/arabatik-ibilbideak/txarlazo

Tologorri (1.068 m)

Erraz bereiz daiteke Tologorri tontorra Urduñako atsedenlekutik haren itxura lerdena dela eta. Igoeraren abiapuntua den Lendoño Goitiako herrixkaren gainean itsasontziaren aurrealdea dirudi. Gailurrerako bidean, lurraren kolore ilunagatik Bide Beltz esaten zaiona igarotzen da.

http://www.itelazpi.net/eu/gure-konpromisoak/ingurumenarekiko/mendira/ibilbideak/arabatik-ibilbideak/tologorri

http://www.elcorreo.com/vizcaya/ocio/rutas/marzo2013/tologorri010313.html

Nerbioi ibaiaren jauziaren behatokia

Santiago Mendiaren txoko isolatuenetariko eta sakonetariko batean, Burgoseko lurraldean, dago Nerbioi Ibaiaren Jauzia. 300 metrotik gorako altuerarekin, eta zaldiaren buztan forma bitxiarekin, Mendebaldeko Europan ikus daitezkeen ur-jauzi handi eta ederrenetariko bat osatzen du. Behatokitik, hegazti espezie ugari ikus daitezke hegan.

 

Delikako arroila

Ibilaldi erraz batean, Nerbioi ibaiaren ur-jauzira joan gaitezke Urduñatik eta edertasun aparteko Delikako arroilatik.

Delikako arroila Nerbioi ibaiak eratzen du Delikako ur-jauziaren ondoren, izen bera daramana, Arabako ipar-mendebaldean, Delika (Amurrio) ondoan. Inguruan, kareharria nagusi denez, ohiko fenomeno karstikoak gertatzen dira, lurrazpiko uren iragazte ugarirekin. Ondorioz, Delikako ur-jauziak udan ez du urik izaten, mendilerroan biltzen den ur urriak lurrazpiko bideak baititu Urduñako haranera iristeko, Nerbioi ibaia eratzeko. Urteko gainontzeko garaietan, bildutako ur kopuruak ur-jauzi txundigarri horren ikuspegia gozatzea ahalbidetzen du. Beste garai batzuetan, mendilerroan otsoak ere ugari ziren. Abeltzainek ia desagerrarazi arte ehizatu eta jazarri zuten. Horren lekuko dira Santiago Mendian dauden lau otso tranpa, putzu sakon batean elkartzen diren bi metroko garaierako harrizko horma biz eginak

‘Cañón de Delica.pdf’

 

Amurriko presa

http://mw2.google.com/mw-panoramio/photos/medium/456451.jpg

 

Ibilbideak

‘Sendero de la Choza’

‘Senderos de Mendeika’

‘Sendero de Antigua-Gartxeta’

 

Parapentea Urduñan

Euskal Parapente-Paramotor Eskolak klaseak ematen ditu Urduñako bailaran.

http://www.parapentetologorri.com/

www.evparapente.com

 

Urduña

Nerbioi ibarrean dago, Arabako eta Burgosko lurrez inguratua, Bizkaiko esklabea baita. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra. Urduñak derrigorrezko jomuga turistikoa osatzen du Euskadi berde eta naturalenean.

Gaztelaren mugan estrategikoki kokaturik dagonez, Urduña merkataritza- eta aduana-gune garrantzitsu bihurtu zuen. Bere ondarezko ondasunak horren isla da. Aiarako eskualdearekin mugakidea da eta ondorioz, hori dauka eskualde naturaltzat. Horrekin paisaia, ondare naturala eta balio handiko baliabide historikoak eta ondarezkoak partekatzen ditu.